pribatutasun-oharra

cookie_alerta_2020

informazio_gehiago_cookieak_2020rako Cookie-en politika

shopping_cart
ZORIONAK IÑIGO 62.

ZORIONAK IÑIGO 62.

ZORIONAK IÑIGO 62.

 Atzera

Deskribapena

Informazio gehiago

Kokalekua

Irudiak

Partekatu

Erosi

Deskribapena

Abenduaren 17an, Iñigo Muguruza jaio zen egunean, haren urtebetetzea ospatuko dugu berriro ere. Aurten 62 urte beteko lituzke, eta haren ondarea gogoratzeko beste behin ere, Irungo CBAn elkartuko gara musika, senideak, lagunak eta jai-giroa uztartuz.
Aurtengo gonbidatu berezia LES TESTARUDES izango da, emakumez soilik osatutako Kataluniako ska taldea. Jamaikako musikaren soinu klasikoak gaur egungo ikuspegi feminista, aldarrikatzaile eta borrokalari batekin berrinterpretatzen dituzte, ska, reggae eta rocksteady erritmoak haize-atal indartsuekin eta katalanezko hitzak uztartuz. Dantza, komunitatea eta askatasuna eszenatokira eramateko proposamena.
Gainera, SOTAMANO, Hodei Beitiaren talde berriaren estreinaldia izango dugu. Des-Kontrol eta Arkada Social taldeetako kide ohiak oraingoan beste norabide bat hartuko du, ska-punkaren soinuetara hurbilduz, Hellcat Records faktoriaren espiritua gogora ekarriko duen formazio berriarekin.
Eta, noski, IÑIGOREN DISZIPULOAK ez dira hitzordu honetan faltako. Ezin bestela izan.