pribatutasun-oharra

cookie_alerta_2020

informazio_gehiago_cookieak_2020rako Cookie-en politika

shopping_cart
Tretatxu

Tretatxu

Tretatxu

 Atzera

Deskribapena

Informazio gehiago

Kokalekua

Irudiak

Partekatu

Erosi

Deskribapena

Tretatxuk eta bere familiak gosea eta pobrezia pairatu zituzten. Agintariek dena lapurtu zieten: ortua, etxea... baita irribarrea ere. Baina ume bihurri hura hazi egin zen, eta inguruko bidelapurrik miretsiena bihurtu zen.
Lapurren gobernadore honek hamaika abentura eta erronka biziko ditu: boteretsuei egindako lapurretak, arriskuz betetako ihesaldiak, ezinezko ezkutalekuak, maitasun-istorio korapilatsuak eta amaierarik gabeko dantzak. Beti arriskuaren mugan eta beti heriotza saihesten. Eta, hala ere, herriaren bihotza irabaziko du, bere altxorrik preziatuena.
Alabaina, heroirik ausartenak ere despistatzen dira. Tretatxuk, bere balentrietan murgilduta, etxekoak ahaztu ditu. Baina, zorionez, bizitzak oraindik azken erronka bat botako dio: samurtasunez beteriko borroka bat.