Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en basa a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas)
 
							
	
					Deskribapena
				FICAB: BIDASOKO XXV. NAZIOARTEKO ZINEMALDI ARKEOLOGIKOA
1. TAUTAVEL: EUROPAN BIZITZEA NEANDERTALAK IRITSI AURRETIK Frantzia / 2024 / 52’ ZUZENDARITZA: EMMA BAUS
Homo sapiensak eta neandertalak iritsi baino askoz ere lehenago, beste gizaki batzuk bizi izan ziren glaziazioaren aldirik hotzenetan gaur egungo Frantziako lurraldean. Toki zehatz bat izan zen gizaki horien lekuko lurralde horretan: Frantziako Tautavel haitzuloa, Pirinioetako mendilerroaren oinetan. Nola biziraun zuten antzinako gizaki horiek halako ingurune latzean? Azken deskubrimendu zientifikoetan oinarritzen den obra honek antzinako arbaso horien aurreko ikuspegi berri bat eskaintzen du, haien gaitasun kognitiboak harrigarriak baitira.
2. CAMPO DELLA FIERA ETA DENBORAREN ZULOA Italia. 2025, 50’ ZUZENDARITZA: MASSIMO D’ALESSANDRO 
Italiaren bihotzean, Orvietoko labarren oinetan dago Campo della Fiera, 2.000tik gora urtetan sakratua eta historia uztartu diren aparteko aurkintza. Ustez, leku horretan zegoen Fanum Voltumnae mitikoa, etruriarren santutegi federala. Hainbat garai bizi izan zituen, erromatarren gune espirituala eta administratiboa izan zen eta, geroago, frantziskotarren egonleku. Azken hogei urteetan egindako ikerketa arkeologikoei esker, agerian geratu dira balio ikaragarri handiko elementu arkeologiko batzuk: antzinako tenpluak, mosaikoak, zeramika baliotsuak eta inoiz esploratu ez den eta altxor ahaztuak gordetzen dituen zulo sakon bat. Berreraikuntza historikoen, elkarrizketa esklusiboen eta filmaketa ikusgarri baten bidez, pelikulak gonbita egiten die ikus-entzuleei bidaia liluragarri bat egiteko eta toki paregabe honen bizitza, gainbehera eta pizkundea ezagutzeko. Gainera, zuloan aurkitutako pieza arkeologikoetako batek argi pixka bat eskaintzen du tenplarioen inguruko misterioari eta balizko trama historiko bati buruz.