Deskribapena
Rafael Basurto Lara, Los Panchos hirukote mitikoaren azken ahotsa, boleroko talde
ikonikoenaren 80 urteko ibilbidea ospatzen ari da, mundu bira ahaztezinarekin.
Kontzertu hauekin, bere ondare musikala eta boleroaren aberastasun kulturala
gogorarazi nahi ditu; nostalgia, emozioa eta belaunaldiak konkistatu dituen talentua
uztartuz.
Eszenatokian, Rafael Basurto Larak hirukotearen formatu klasikoa mantentzen du,
maisuaren eta haren semebitxi musikalen ahots nahasezinekin. Ikuskizun honek
boleroaren historiaren arrakasta handienak biltzen ditu, hala nola, "Historia de un
amor", "Contigo", "Sin ti", "Rayito de Luna", "Vagabundo", "Esta tarde vi llover", "Sin un amor", eta noski, "Si tú me dices ven" ikonikoa.
Birak "80 urte" bere azken single eta bideo musikala ere ospatzen ditu; plataforma
digital guztietan eskuragarri daudenak. Kanta berezi hau, Marcos Maldonadoren
letrarekin, Los Panchosen ondarea eta mundu mailako zortzi hamarkadetan zehar
hirukoteak izan duen eragina omentzen ditu. "80 años" bideoa boleroaren aberastasuna
nabarmentzen duen obra bisuala da. Genero honen historia eta eragin kulturala
gogorarazten duten irudiez osatuta dago eta bertan, Rafael Basurtoren interpretazio
paregabea ere ikusi daiteke, nazioarteko artista talentudunekin batera.
Aldi berean, Rafael Basurto oroitzapenezko album bat lantzen ari da.
Los Panchos taldearen arrakastarik handienak jasoko ditu, besteak beste, Lila Downs,
Mocedades, Aida Cuevas, Amanda Miguel eta nazioarteko beste hainbat nazioarteko
artistak lagun dituela. Proiektu honek hirukotearen legatuari omenaldia egin nahi dio,
musika erromantikoa.
Proiektu honek hirukotearen ondarea omendu nahi du, musika erromantikoaren bitartez
belaunaldiak elkartuz.
Maisuaren proiektua esperientzia magikoa izango da ziur, boleroaren une
hunkigarrienak gogora ekartzen dituen bidaian zehar hain zuzen ere. Hori guztia,
agertoki bakoitzean maitasuna eta musika ohoratuz jarraitzen duen maisu baten
ahotsaren eskutik.
Ez galdu boleroa ospatzeko aukera paregabe hau, Rafael Basurto Lara Los Panchosen
azken ahotsarekin!