2024ko urtarrilaren 29a. Ilargi Gorriko boluntarioek larrialdi dei bat jaso dute. 6 urteko neskato bat auto batean harrapatuta dago Gazan, supean, erreskatatzeko erregutzen. Berarekin telefonoz harremanetan egoten saiatzen diren bitartean, anbulantzia bat bidaltzeko eginahalak egiten dituzte. Izena: Hind Rajab.