Gertakari traumatiko batek bikote baten bizitza astindu du.
Ekintza goizaldean gertatzen da Javi eta Aliciaeren logelan, elkarrekin igarotzen duten azken gauean. Desioz, oroitzapenez, obsesioz eta, batez ere, beldurrez inguratuta, etsipenez saiatzen dira lehengoak izaten, betiko berberak izaten.
Herentzia familia baten misteriora egindako gaueko bidaia da, onirikoa, haluzinatua. Eta baita beldurrak errealitateak sortzeko duen gaitasuna erakusteko saiakera ere.
Thriller-egitura du eta Herentzia tragedia garaikidea da. Galdera bat du ardatz: Nola kudeatzen da ulertezina?