FICAB: BIDASOKO XXVI. NAZIOARTEKO ZINEMALDI ARKEOLOGIKOA SUAREN BILA ZUZENDARITZA: JEAN-JACQUES ANNAUD HIZKUNTZARIK GABE KANADA, FRANTZIA, AEB. 1981, 105’ Cro-Magnongo gizakiaren garaian, tribu batek bizirik mantendu behar du bere su iturria, hil ala biziko kontua da, baina, halako batean, itzali egingo da. Ez dakienez nola piztu berriro, hiru gerlari su bila bidaliko ditu, eta, tribuaren etorkizuna jokoan dagoela, etsaiz eta piztiaz eta tranpaz betetako paisaia batean aurrera egin beharko dute hirurek. Bidean, Ika topatuko dute, behar duten jakintzaren jabe den emakume bat.