Deskribapena
FICAB: BIDASOKO XXVI. NAZIOARTEKO ZINEMALDI ARKEOLOGIKOA LEHENDABIZIKO NOTAK ZUZENDARITZA: LIZA FANJEAUX FRANTZIA. 2026, 90’ Non gizakia, han musika. Charles Darwin naturalistak enigmatzat zuen soinuak eta doinuak sortzeko gure gaitasuna. Azken batean, zer-nola lagundu zion musikak gizakiari bizirik irauten? Zertarako eta norentzako garatu zuen gizakiak zentzumen hori? Ikerketa zientifiko eta arkeologiko honetan, bidaia txundigarri bat egingo dugu, iraganera, historiako lehenengo musikarien bila. Arte eta entretenimendu bihurtu baino lehen, musika arma bat zen, gerraren eta boterearen aliatua, baina bazen jainko-jainkosekin komunikatzeko hizkuntza sakratu bat ere, eta, gizateriaren hastapenetan, dudarik gabe, baita errituen soinu banda ere. Bada, milaka urteko instrumentuak biziberrituta, Antzinaroko konposizioak deszifratuta eta Paleolitoko kobazuloetako erresonantzia eta harri eta estalaktiten sonoritatea aztertuta, arkeologo, ikertzaile eta musikologoek iraganeko oihartzunak deskubrituko dizkigute, eta gizadiaren lehenengo notak entzuteko aukera eman; lehenengo gizakien musika miragarria ezagutaraziko digute.