shopping_cart
FICAB

FICAB

FICAB

 Atzera

Deskribapena

Informazio gehiago

Kokalekua

Irudiak

Partekatu

Erosi

Deskribapena

FICAB: BIDASOKO XXVI. NAZIOARTEKO ZINEMALDI ARKEOLOGIKOA LOS ANDESEKO ZAINDARIA ZUZENDARITZA: FERNANDO GARABEDIAN FRANTZIA. 2026, 52’ El Plomo muinoaren gailur izoztuan, badira mendeak haur inka bat isilik dagoela, baina ez da erlikia bat, presentzia bat baizik. 1954an, mandazain batzuek, inken altxorren gaineko zurrumurruek bultzatuta, egoera ezin hobean zegoen gorpu bat atera zuten lurpetik. Bada, aurkikuntza horretan oinarrituz, historia, zientzia eta memoria uztartzen dituen ikerlan bat da dokumentala: bioantropologoz, genetikariz, arkeologoz eta kontserbazionistaz eratutako diziplinarteko lantalde bat haurraren jatorria berritzen saiatuko da, haren historia biologikoa, dieta, balizko gaixotasunak, eta Inperioko hegoaldeko mugara eraman zuen bide luzea. Mundu sakratuaren eta mundu profanoaren artean, laborategiaren eta elurraren artean, filmak ez du momia baten historia kontatzen, momia aurrez izan zen haurrarena baizik: oinez ibili zen haur bat, aukeratu zutena, agur esan ziotena eta goietatik haranari begiratzen jarraitzen duena desagertzen ez den presentzia bat balitz bezala.