Deskribapena
FICAB: BIDASOKO XXVI. NAZIOARTEKO ZINEMALDI ARKEOLOGIKOA ATENAS, DEMOKRAZIAREN SORRERAN ZUZENDARITZA: FLORENCE TRAN FRANTZIA 2026, 86’ Antzinako Atenasko demokrazia demokrazia modernoen aitzindaria izan zen, baina zer dakigu garai erabakigarri hartaz? Orduan, lehenengo aldiz historian, erabakiak herriak hartzen zituen, ez elite aristokratikoak, eta, gainera, atenastarrek ustelkeriatik, gerra zibiletik eta tiraniatik babesteko bideak asmatu zituzten. Alabaina, Atenasko demokraziaren historiak baditu alde ilunak ere, hala nola esklabotza. Arkeologo eta historialariek mende eta erdi daramate ikerlanean, arkeologia esperimentalaren esparruko proiektuen bidez, eta filmak lan horren emaitza kontatzen du, antzinako demokrazia horren funtzionamendua: bai haren asmakuntzak, bai haren muga eta ahulguneak.