FICAB: BIDASOKO XXVI. NAZIOARTEKO ZINEMALDI ARKEOLOGIKOA IDAZKERA AHAZTUAREN BILA ZUZENDARITZA: THIBAULT MARCHAND, ZOKA NEGAR Frantzia , 2025, 53’ Duela 4.000 urte baino gehiago, gizakiaren historiako idazte sistemarik zaharrenetako bat sortu zen, duela mende bat deskubritutakoa: elamdar lineala. Egiptoko hieroglifoen eta Mesopotomiako idazkera kuneiformearen garaikidea da, eta, denbora luzean, guztiz ezin deszifratuzkotzat jo zen, baina, duela hamabost urte, arkeologo frantses gazte batek erronkari heldu zion. Ezohiko abentura zientifiko bat, idazmenaren sekretuetan eta zibilizazioaren hastapenetan murgiltzen dena.