FICAB: BIDASOKO XXVI. NAZIOARTEKO ZINEMALDI ARKEOLOGIKOA CHIRIBIQUETE Frantzia / 2025 / 87’ ZUZENDARITZA: JUAN JOSÉ LOZANO Kolonbiako hego-ekialdean, Chiribiqueteko Parke Nazionalean, oihan amazoniarrean, bada altxor arkeologiko bat, zientzialariek apenas aztertu dutena: labar pintura enigmatikoak, hamarkadetan ezkutuan egon direnak, ehunka metro karratutan barrena. Azkenean, bada garaia ikertzaile kolonbiarrak harkaitzean zuzenean pintatu edo irarritako memoria horretaz jabetzeko, inguruan bizi izan ziren herri amazoniarren historia hobeto kontatzeko.