shopping_cart
FICAB

FICAB

FICAB

 Atzera

Deskribapena

Informazio gehiago

Kokalekua

Irudiak

Partekatu

Erosi

Deskribapena

FICAB: BIDASOKO XXVI. NAZIOARTEKO ZINEMALDI ARKEOLOGIKOA
Zinemaldia irekiera ekitaldia
ARCY (2024)
ZUZENDARITZA: ROMAIN SORG / Txina-Frantzia / Iraupena: 14´
Aspaldi, Arcy-sur-Cureko kobazulo nagusian, gizakiak eta animaliak elkartu ziren, eta beren presentziaren aztarnak paretetan irarri eta pintatu zituzten. Bada, Christian Sorg artistak unibertso kaotiko hori deskubritu du, memoriaz jositako leku bat, eta, ber-bertan, tailer iragankor bat instalatu du, bertan murgiltzeko obra bat sortzeko, istantaren berehalakotasunean jasotakoa. Film honetan, Sorgek pintorearen keinuaren eta hura filmatzen duen semearenaren arteko erresonantzia aztertu du; begirada bikoitza, aitaren pasaerari eta obrari eta aitak mihisean uzten duen aztarnari buruz hausnartzeko: lehenengo gizakiek harrian utzitako aztarnen eta zinemagileak filmean uzten duenaren oihartzuna.
NEANDERTALEN BAILARA (2026)
ZUZENDARITZA: GABRIELA VILLECCO, JAVIER TRUEBA
Milaka urtetan, gure espeziearen lurralde berean, aldi berean, Neandertalgo gizakia bizi izan zen.
Lozoya ibaiaren haranean, Iberiar penintsularen erdian, badatza enigma bat, zalantzan jartzen duena zer dakigun iraganaz: ezkutuko santutegi bat, ugaztun handien garezurren multzo bat, kobazulo batean deliberatuki antolatua. Izan ere, ehizaz eta biziraupenaz harago, neandertalek erabat humanoa den zerbaiten arrastoak utzi zituzten: beren munduari esanahia eman beharrarenak.
Ebidentzia berri bakoitzak agerpen batera garamatza: baliteke gu ez izatea lehenengo gizakiak, baliteke gure aurretik bizi izan zirenak ere gizakiak izatea. Bada, erantzunen bila, azkenean, gure islari egin beharko diogu aurre, denboraren ispiluan. ONCE-rekin elkarlanean: AUDESC sistema eskuragarri.