shopping_cart
FICAB

FICAB

FICAB

 Atzera

Deskribapena

Informazio gehiago

Kokalekua

Irudiak

Partekatu

Erosi

Deskribapena

BRONTZE AROKO HERRIXKA BATEN AURKIKUNTZA BIKAINA ONNAINGEN (2025) ZUZENDARITZA: FRANÇOIS GOULIN Onnaingen egindako indusketa lan batzuen barruan, Frantzian, landa lurretan, ezohiko aztarnategi bat azaldu zen, Brontze Aroaren bukaera eta Burdin Aroaren hasiera artekoa: sekulako eraikinen aztarrenak, dozenaka etxe eta hobi handiak, Brontze Aroaren bukaerako herrixka baten adierazgarri.
COVA EIRÓSERAKO BIDEA (2025) ZUZENDARITZA: XOSE GONZÁLEZ VARELA Istorio honen protagonista kobazulo bat da, ez nolanahikoa baina. Iberiar penintsulako ipar-mendebaldeko mendietan dago, Galizian, eta Espainiako aztarnategi paleolitiko nagusietako bat da: Cova Eirós du izena. 2008tik aurrera, arkeologo talde batek, Arturo de Lombera eta Xosé P. Rodríguez dituela buru, milaka hondakin atera ditu, agerian uzten dutenak dozenaka mila urtetan behin baino gehiagotan jendea bizi izan dela kobazuloan; lehenak, azken neandertalak. Horregatik, leku berdingabe eta ezohikoa da Cova Eirós, are gehiago 2012tik; alegia, lantaldeak barruan labar pinturak aurkitu zuenetik. Dokumentalak indusketa lanen jarraipena egiten du, zazpi urtez, eta, horrela, egundoko aurkikuntza horien kronika intimo bat ontzen du.