Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en basa a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas)
Deskribapena
Margolana Irungo azken hamarkadetako historia irudikatzen duen dokumental intimo eta
pertsonala da, hiru hamarkada baino gehiagoz bere oroitzapenak margotzen aritu den aitona Federen begiradaren eta pintzelen bidez kontatua. Bere margolanen bitartez,filmak XX. mendeko pasarte garrantzitsuak ekartzen ditu gogora: Gerra Zibila,frankismoa, Frantziako mugarekin partekatutako egunerokotasuna, ETAren garaia edota Txingudi
kastolaren sorrera. Koadro bakoitza iraganera irekitako leiho bat da,eta trazu bakoitza garai hartako Irungo bizimodua, erresistentzia eta ametsak ulertzeko tresna. Testuinguru historikoaz gain, Margolana familia-transmisioaren eta belaunaldiz belaunaldi gordetako memoriaren gorazarre ere bada. Liburuetan ez ezik, mihiseetan eta aitona eta bilobaren arteko solasaldietan gordetzen den jakintza horri balioa ematen dio, dokumentalaren bidez, betiko bizirik iraun dezan.
CBA. Irun Zuzenean aretoan