Alexandra Gladysheva soprano errusiarrak eta Iñaki Gezala piano-jotzaile euskaldunak osatzen dute Gezala-Gladysheva bikotea. Gladysheva abeslari bakarlari gisa trebatu zen
Moskuko Antzerki Artearen Errusiar Institutuan (GITIS),eta Bartzelonako Goi mailako musika eskola Catalunyan (ESMUC) osatu zituen musika interpretazioko masterreko asketak. Bestalde,Gezalak ere ESMUCen egin zituen gradu eta master ikasketak, eta piano-jotzaile gisa sendotu zuen bere karrera. Bikotea Bartzelonan jaio zen 2020an, eta ordutik kontzertuak eman ditu Lleidako Enrique Granados Auditorioan, Sarriako Antzokian, Casa Rusia Kultur Etxean, Errusiako Kontsulatuan eta Bartzelonako Auditorioren 4. Aretoan. Beren lan artistikoaz gain, konpromiso sozial sendoa erakutsi dute, Asha Fundazioarekin (Nepal) elkarlanean, ongintzazko kontzertu baten bidez. Kontzertu horrekin, hezkuntza premia bereziak dituzten haurrentzako musika-tresnak erosteko dirua biltzea lortu zuten.