Antzerki bakarrizketa musikatua & Kontzertu dramatizatua.
Aztiak zoriontasunaren inguruko mintegi bat antolatu du. Bertan autolaguntzaz mintzatuko
zaio publikoari, zirikatzaile. Jendartean deslilura eta desesperantza nagusitzen ari direla dirudien garaiotan, des-deslilura izango du mintzagai. “Zoriontasuna hasiera
besterik ez da” aldarrikatuko du Aztiak, hasiera oro zerbaiten amaiera izan daitekeen itxaropenarekin.