Giza istorioz betetako pieza honetan iraganeko oihartzunak, orainaldiko bizipenen ispilu bihurtzen dira, kontatu gabeko istorioak omenduz. Baserriko bizitzak dakartzan zamei, zintzotasunez aurre egiten diogu. Tentsioa, bortizkeria, isiltasuna, lana, esfortzua... oraindik gugan azaleratzen dira eta hau aukera bat da eraldaketari buruzko elkarrizketa irekitzeko. Maitasunean erotzeko gonbidapen bat luzatuz, garena eta izan garena besarkatuz.