shopping_cart
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

 Atzera

Deskribapena

Informazio gehiago

Kokalekua

Irudiak

Partekatu

Erosi

Deskribapena

Euskararen Nazioarteko Eguna eta Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko eguna (abenduaren 3a) elkar-lotzeko helburuarekin, La Dramática Errante konpainiaren Adiorik ez euskarazko antzezlana eskainiko da, hainbat irisgarritasun-neurri bermatuta: gaintituluak (euskaraz), entzumen-egokitzapena eta audiodeskripzioa.
Antzerki irisgarria: gaintituluak (euskaraz), entzumen-egokitzapena eta audiodeskripzioa
ADI! Antzezlan honetan ENTZUMEN EGOKITZAPENA edota AUDIODESKRIPZIOA behar badituzu, mesedez idatzi mezu bat euskara@irun.org helbidera edo deitu 943505272 telefono zenbakira, behar dituzu(e)n irisgarritasun neurriak zeintzuk diren adierazteko.
Sinopsia
Adiorik ez, nork bere mugak gainditzeari buruzko istorio bat da, samurra eta gizatasun handikoa, aita-alaba batzuek burutuko duten Santiago Bidean kokatua.
Pieza doluan eta «ondo hiltzean» oinarrituta dago, bizitzari zoriontasunez aurre egitera bultzatuko gaituen eta geure buruari berau nola bukatuko den galdetu araziko digun bidaia baten bitartez.
Mundu hau oinazez eta sufrimenduz utzi zuten pertsona horiei guztiei eskainitako kantua. Umorearen, emozioaren eta kontzientzia sozialaren bitartez, azken etapa horretan haien ondoan egotea erabakitzen dutenen aitortza egin nahi du konpainiak.